Andra Mari jaietako bideoa aurkeztuko dute barikuan

Anboto 2015ko aza. 12a, 11:23

Mañariko Jai Batzordeak aurtengo Andra Mari jaien bideoa aurkeztuko du bihar, azaroak 13. Jaietan ateratako argazki sortagaz landu dute bideoa, eta herritar guztiekin elkarbanatu gura dute. 19:30ean hasiko da proiekzioa, udaleko pleno aretoan.


Bideo emanaldiaren ostean, luntxa ere egongo da bertaratzen direnentzat. Garazi Etxebarria jai batzordeko kideak adierazi duenez, herritarrei eskerrak emateko antolatu dute ekitaldia. Izan ere, jaietan herritarren laguntza eskatzen dute: “Herritarrek laguntza ematen dute, eta hau eskertzeko modu bat da”.

Oraindik asko falta da datorren urteko andramariak etortzeko, baina batzarra jaiak prestatzen parte hartzeko deia egiteko ere aprobetxatuko dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!