Sukaldaritza ikastaroa egingo dute, azaroan, Errekondo tabernan

Anboto 2015ko urr. 21a, 13:40

Azaroan, sukaldaritza ikastaroa egingo dute Mañarian, janaria prestatzen ez dakitenentzat edo ezer gutxi dakitenentzat. Edozelan ere, udaletik informatu dutenez, gura duen edonork parte hartu dezake.


Errekondo jatetxean, azaroko eguenetan egingo da ikastaroa, hilaren 5, 12, 19 eta 26an, hain zuzen ere. Karmele Alkortak eta Jokin Uriartek emango dituzte klaseak, eta  sukaldean ibiltzeko trukuak erakutsiko dituzte. Gainera, betiko jakiak prestatzen ikasteaz aparte, plater bereziak prestatzen ere ikasiko dute.

Ordu biko klaseak izango dira, 18:30etik 20:30era. Eta gero, prestatutako janariagaz afaldu egingo dute.
Udaletxean edo liburutegian eman daiteke izena. Epea gaur arratsaldean amaitzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!