Arri-tokin zerbitzari lanean ibili da Gurrutxaga, harrobietako beharginei jatekoa zerbitzatzen eta sukaldekoekin tertulian ere bai. Jende jatorra topatu dutela esan dio ANBOTOri: “Oso gustura geratu gara, eta dudarik barik, saioa ikustekoa izango da. Herria polit aterako dugu, eta jende jator”.
Emankizuna, frontoian
Grabatutakoa herrian bertan erakusten dute emanaldi bategaz, eta hori ere grabatzen dute. Emanaldia urriaren 8an izango da, 20:00etan, frontoian, eta telebistako saioa urriaren 18an emango dute ETB1en. Domeka honetan emango dute deboraldi berriko lehen kapitulua.