Hontza museoko erakusketa, handiagoa

Anboto 2015ko ira. 28a, 10:00

Hontza museoan pauso berriak ematen dabiltza, eta jakinarazi dutenez, erakusketa handitu egin da. Izan ere, orain arte, eraikineko lehen solairuan baino ez zeukaten egokituta, baina, hemendik aurrera, biltegian ere hainbat animalia ipiniko dituzte.  Atal bat animalia exotikoei buruzkoa izango da, eta bestea europarrei buruzkoa. 

Duela hamar hilabete inauguratu zuten Hontza museoa Enrique Huertaren eskutik, eta, geroztik, 1.800 lagunek bisitatu dute. Horregatik, balantze positiboa egin dute arduradunek. Durangaldeko herritarrak izan dira asko eta asko, eta euskaldunez aparte, katalanak, madrildarrak, extremadurarrak, alemaniarrak, edota kubatarrak ere eduki dituzte bisitan.

Biltegiaren moldaketa ez da nobedade bakarra. Moluskuen inguruko aldi baterako erakusketa ere ikusi ahalko da, ekainera arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!