Euskara ikasleentzat diru-laguntzak eskatu daitezke 25era arte

Anboto 2015eko irailaren 21a

Udalak diru-laguntzak eskainiko dizkie euskara ikasten dabiltzan mañariarrei. Irailaren 25era arte eskatu ahalko dituzte laguntzok, udaletxean. Eskatzaileek nortasun agiria, ikasketa baimenaren fotokopia,  matrikularen ziurtagiria, gastuak justifikatzeko agiria eta kontu korrontearen fotokopia eraman beharko dituzte udaletxera.

Bestalde, udalak informatu duenez, Durangaldeko kiroldegietan kirola egiten dutenek ere laguntza jaso ahalko dute. Laguntza eskatzeko baldintzak euskara arloko laguntzaren berberak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!