Haizeak botatako arbola bat trafiko arazoak eragiten dabil Urkiola bidean

Anboto 2015eko irailaren 16a

Arbola bat bidea oztopatzen dabilela eta, trafikoa txandaka pasatzen dabil Urkiolan. Haizeak eraginda, zuhaitza errepide aldera jausi da, eta kable batzuen kontra geratu da. Zuhaitza bertatik kentzeko talde berezia bertaratu zain daude, eta Ertzaintza txandaka dabil bidea ematen.

Goizeko 07:00ak aldera jausi da zuhaitza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!