Mañariko ikasleek irailaren 25era arte eskatu ahalko dituzte garraiorako laguntzak

Anboto 2015ko ira. 15a, 12:52

Hasi da ikasturtea, eta Mañariko ikasleak ere badoaz eskolara, institutura edo unibertsitatera. Ikasteko, herritik beste nonbaitera mugitu behar izaten dute, eta bigarren hezkuntzatik aurrera ikasten dabiltzanek euren esku edukiko dute udalak garraiorako jarritako diru-laguntza jasotzea. Beraz, batxilergoan, lanbide heziketan, edota unibertsitatean ikasten dabiltzanek lortu ahalko dute laguntza.


Eskaerak, 14tik 25era
Udalak informatu duenez, irailaren 14an hasiko da garraiorako diru-laguntza eskatzeko epea, eta hilaren 25era arte egongo da horretarako aukera. Ikasleek hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte udaletxean: nortasun agiriaren fotokopia, ikasketa baimenaren fotokopia, matrikularen ziurtagiria, gastuen ziurtagiria, eta beste instituzio bateko laguntza jasoz gero, horren fotokopia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!