Ehiza paseko lehen zozketa irailaren 18an egingo du Mugarra Ateneoak

Anboto 2015eko irailaren 9a

Mugarra Ateneo Zinegetikoak udazkeneko ehiza paserako postuak lortzeko zozketak egingo ditu datozen asteetan. Saibigain-Iturriotz pase lerroko postuak dira zozkatuko direnak, iraila-urria eta azaroa-abendua epeetarako, hain zuzen ere. Datorren irailaren 18an izango da lehenengo zozketa, 20:00etan, udaletxeko lokalean, eta 15a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Bazkideentzako zozketa, ostera, hilaren 22an egingo dute, 19:00etan.


Azarorako eta abendurako zozketa urriaren 2an burutuko dute, 20:00etan, eta bazkideek urriaren 20an edukiko dute hitzordua, 19:00etan.

Horrez gainera, kontrolpeko ehiza eremurako zozketak egingo dituzte urriaren 2an eta 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 2an. Guztiak 19:00etan hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!