Mañariko pilotalekua alokatzeko epea hasiko da irailaren 1ean

Anboto 2015ko abu. 26a, 16:20

Mañariko pilotalekua alokatu gura dutenek ikasturte honetan ere edukiko dute aukera. Irailaren 1ean hasiko du udalak izena emateko epea, eta 7ra arte inskribatu ahalko da.


Pilota eskolako ordutegiaz aparte, hainbat orduz libre egoten da pilotalekua, eta tarte horietan alokatzea posible izaten da. Pilotazale askok ematen du izena, esku pilotan, palan edo frontenisean egiteko. Astean ordu bat aukeratu, eta ikasturte osorako erreserbatuta edukitzen dute.

Udalak 10 euroko tasa ezartzen die erabiltzaileei orduko, eta, horrela, kantxa zein dutxak erabiltzeko aukera edukitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!