Herri Garapen batzordea sortu dute Mañariko Udalean

Anboto 2015ko uzt. 14a, 15:10

Mañariko Udalak osatu ditu datozen lau urteetarako batzordeak, osoko bilkuran onartu eta gero. Hiru batzorde bakarrik erabiliko dituzte udaleko gestioa bideratzeko, eta nabarmentzekoa da batzorde berri bat sortu dutela: Herri Garapen batzordea. Ogasuna izango da beste batzordeetako bat, eta Kultura, Kirola eta Euskara hirugarrena.

Endika Jaio alkateak adierazi duenez, hirigintza eta enplegua lako gaiak sartuko dituzte Herri Garapeneko batzordean. Horrela, Mañariko etorkizuneko garapena aztertzea izango da helburua.

Udalaz apartekoak
Bestalde, udalaz aparteko erakundeetan Endika Jaio izango da ordezkaria, bitan izan ezik. Haurreskolan Ismene Uriarte egongo da, eta UEMAn berriz, Ainara Areitio. Amankomunazgoan, Jaio eta Jabier Arteaga izango dira herriko ordezkariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!