Mañariko Andra Mari jaiak aurkeztuko dituzte bihar

Anboto 2015ko uzt. 9a, 11:50

Hilabete falta da Andra Mari jaiak heltzeko, eta Jai Batzordeak osatu du dagoeneko egitaraua. Horrela, bihar, 19:30ean, jaien aurkezpena egingo dute udaletxeko udalbatzar aretoan. Lehenengo, iazko jaietan hartutako irudiekin landutako bideo bat proiektatuko dute, eta, gero, aurtengo egitarauaren berri emango dute Jai Batzordeko kideek.


Aitziber Areitio Jai Batzordeko kidearen arabera, herritarrek parte hartzen duten ekitaldiak mantenduko dituzte. Adibidez, herri afaria eta paella txapelketa izango dira ekintza horietako bi. Iaz, paella txapelketan 25 talde egon ziren, eta 300 lagunetik gora batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!