26 umek parte hartuko dute Mañariko udalekuetan

Anboto 2015ko eka. 24a, 09:06

Mañariko Udalak antolatutako aurtengo udalekuetan, 26 umek parte hartuko dute. Gaur hasi, eta uztailaren 24ra bitartean garatuko dira, goizez, 09:30etik 13:00etara.

Bertan, begiraleen eskutik, denetariko ekintzak egin ahal izango dituzte umeek: esate baterako, tailerrak, jolasak, eskulanak, antzerkia eta ur jolasak.

Errose Bustintza kultur etxea izango da Mañariko aurtengo udalekuetarako egoitza, eta parte hartuko duten umeak 3 eta 10 urte bitartekoak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!