Alemaniako garagardoa eta kontzertuak, Punk&Drunk garagardo jaian

Anboto 2015ko eka. 4a, 09:00
Durangoko The Mocker's taldea da garagardo jaiko gonbidatuetako bat.

Punk&Drunk garagardo jaiaren bigarren edizioa egingo dute zapatuan, Mañarian, egun osoko egitarau bategaz. Punk-rock musika eta garagardoa izango dira protagonistak, eta, hain zuzen ere, Alemaniako garagardoa dastatu ahalko da egun osoan.


Jaialdia 12:00etan hasiko dute, sokatira lehiaketagaz, eta, ondoren, 14:00etan, herri bazkarian elkartuko dira. Bazkalostean triki-poteoa egingo dute, eta 19:00etatik aurrera hainbat kontzertu eskainiko dituzte. Lehenengo emanaldia Errekondo tabernan ikusi ahalko da, Deiedra taldearen eskutik. Gero, 21:30ean, plazan jarraituko du musika emanaldiak. Mocker’s, Screamers&Sinners, Dirty Brothers eta Bilbomatiks taldeek joko dute plazako agertokian. Antolatzaileek jakinarazi dute kontzertu guztiak doan izango direla.

Black&White punk magazina, Pots&Crime diskoetxea eta Lokal IX bilgunea dira garagardo jaia antolatu dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!