Udal hauteskundeak 2015

Bi botoren aldeagatik irabazi du EH Bilduk Mañarian

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:20

Zenbaketa errepikatu dute Mañarian udalaren agintea bi botoren esku egon baita. Azkenean, EH Bilduk 171 boto jaso ditu eta EAJk 169. Beraz, Endika Jaio legegintzaldi honetako alkatea izango da hurrengo agintaldian ere udalaren buru. Beraz, bi alderdiek udalean duten ordezkaritza mantenduko dute: EH Bilduk lau zinegotzi izango ditu, eta EAJk hiru.

2015eko emaitzak:

EH Bildu: 171

EAJ: 169

PP: 1

Zuriak: 7

Baliogabeak:3

Errolda: 416

Abstentzioa: %15,63

 

2011ko emaitzak:

Bildu: 173

EAJ: 156

PSE-EE: 4

PP: 2

Zuriak: 4

Baliogabeak:1

Errolda: 398

Abstentzioa: % 14,6

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!