Ogiak, barazkiak, euskal okelagaz egindako hanburgesak, arrautza ekologikoak, gozoak, pateak, ardi eta ahuntz gazta... Makina bat elikagai egongo dira aukeran. Landareen arloan, bonsaiak, loreak, ortuko landareak eta landare aromatikoak eskainiko dituzte.
Bestalde, ahuntz azpigorrien monografikoa ere antolatu dute hemezortzigarrenez; 80 bat ahuntz ikusi ahal izango dira domekako erakusketan.
Jai giroan
Azokaren bueltan, beste hainbat ekitaldi iragarri dituzte. Pilotalekuan umeentzako tailerrak prestatuko dituzte, eta, artisauen antzera, artileagaz egingo dute lan. Goizean argazki lehiaketako lanen erakusketa egongo da ikusgai, eta 12:00 bueltan dantzak eta pintxo dastaketa egongo dira.