Alex Txikonek berbaldia emango du eguaztenean, Kultur Astean

Anboto 2015ko mai. 11a, 09:23

Udalak antolatutako Kultur Astea bueltan da berriro, eta aipatzekoa da Alex Txikonek berbaldia eskainiko duela. Kultur Asteko bigarren egunean, hilaren 13an, etorriko da alpinista lemoarra, eta 19:00etatik aurrera kontatuko ditu bere bizipenak liburutegi zaharrean.


Martitzenean, umeentzako jolasak eta makillaje tailerra eskainiko dituzte. Barikuan, bertso afaria egingo dute Unai Iturriaga eta Fredi Paiagaz; txartelak salgai daude herriko tabernetan. Domekan, hilaren 17an, artisau, landare eta elikadura azoka edukiko dute, eta ahuntz azpigorrien monografikoa ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!