Udal hauteskundeak 2015

Mañariako EH Bilduk bere hautagai zerrenda aurkeztu du

Anboto 2015ko api. 24a, 09:00

Egun alkatetzan den Endika Jaio eta Ainara Areitio zerrenda horretan izango dira, lehenengo bi postuetan.

Lau urte daramatza EH Bilduk Mañariako alkatetzan, eta datozen lau urteetan alkatetza hori errepikatzeko asmotan egindako zerrenda aurkeztu dute.

EH bildutik adierazi dute gauzak beste modu batean egiten saiatu direla, eta hein handi batean aurreko programa bete dutela.

Bestalde, garai zailak izan direla eta zorraren inguruan lan ona egin dutela azaldu dute: "Udal aurrekontuaren %120ko zorpetze batetik %60ra pasatu gara, eta egoera honek ate batzuk zabaltzen dizkigu".

Azkenik, gogorarazi dute orain arteko lanarekin jarraitzea dela beraien asmoa, eta herritarrak kontuan hartzen jarraituko dutela.

Hau izango da hautagai zerrenda:

1- Endika Jaio. Zientzia Politikoetan Lizentziatua. AEK-ko irakaslea
2-Ainara Areitio. Irakaslea
3-Agustin Sarrionandia. Kazetaria
4-Ismene Uriarte. Enpresa Zientzietan Diplomatua.
5-Garazi Etxebarria. Hezkuntza Berezian Diplomatua. Gizarte Integrazioko ikaslea.
6-Pedro Areitio. Iturgina
7-Ainhoa Alzaga.  Biologian Lizentziatua. AEK-ko irakaslea
Ordezkoak:
8-Joseba Arzubia. Fabrikazio mekaniko arloko langilea
9-Izaskun Gorostiza. Analisi teknikaria
10- Iñaki Basauri. Jubilatua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!