Bigarren berbaldia hilaren 29an izango da, 17:00etan, eta medikazioa eta automedikazioa izango dira jorratuko dituzten gaiak.
Kontsumobide zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta, nagusientzako informazio berbaldiak antolatzen dabiltza herririk herri, eta Mañaria da herri horietako bat. Hain zuzen ere, berbaldi bi programatu dituzte herriko nagusiei begira. Apirilaren 1ean egin zuten lehenengoa, eta pertsona nagusien segurtasunaren inguruan egin zuten berba.
Bigarren berbaldia hilaren 29an izango da, 17:00etan, eta medikazioa eta automedikazioa izango dira jorratuko dituzten gaiak.