Markomin Goikoako plan berezia berrikusi dute

Anboto 2015ko mar. 23a, 15:10

Iaz Markomin Goikoa harrobirako plan berezia landu zuen Mañariko Udalak. Harrobiaren jarduera arautzea eta muga batzuk ezartzea da plan horren helburua, eta, udalbatzarrean onartu ostean, alegazio epea zabaldu zuten. Bada, fase hori ere amaitu da, eta joan zen barikuan berrikusi zuten.


Endika Jaio alkateak azaldu du alegazioak aurkeztu dituztela harrobiaren ardura duen enpresak, partikularrek eta Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Adibidez, erreka alboan harea piloak dauzka enpresak, eta inguru hori berreskuratzeko plana sei hiletan aurkeztu beharko du, urtebetean beharrean.

Jaiok adierazi du plan hau “aspaldi” egin behar zela, 2002ko udal arauek eskatzen zutelako. “Ingurumenari ahalik eta min gutxien egitea“ izan da oinarria. Txostena Aldundira bidaltzea da hurrengo pausoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!