Ikastaroak antolatzeko galdetegiak banatu dituzte Mañarian

Anboto 2015ko mar. 16a, 09:32

Mañariko Udalak hainbat ikastaro labur eskaintzeko asmoa dauka, eta herritarrei iritzia galdetu gura die, zein ikastaro eman jakiteko. Beraz, mañariarren interesen araberako ikastaroak antolatuko ditu udalak. Galdetegi batzuk banatu dituzte arduradunek, eta bertan bakoitzaren gustuko ikastaroak markatzeko eskatu diete herritarrei. Martxoaren 31 baino lehen itzuli beharko dira galdetegiak.


Nagusien atalean, honako zortzi gai hauek daude aukeran: sendabelarren erabilera, balkoietako eta terrazetako ortuak, xaboi eta krema naturalak, gimnasia zuzentzailea, pelbis-zorua, barre terapia, sevillanak eta aurpegi margoketa.

Umeen kasuan, lau ikastaro posible daude: funkya, patinajea, zirkua eta bertsolaritza.
Gainera, beste ideiaren bat daukanak galdetegian bertan egin ahalko du proposamena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!