Martxoak 8

Martxoaren 8aren harira, egitaraua antolatu dute lehenengoz Mañarian

Anboto 2015ko mar. 2a, 13:18

Lehenengo biderrez antolatu dute egitaraua Mañarian martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako. Ainara Areitio zinegotziak azaldu duenez, udalak egun horretarako ekitaldiak prestatzea pentsatu du, baina emakumeekin eurekin aztertu gura izan du zer egin ahal den eta zer ez. Horrela, herriko andreek antolatu dute egitaraua.


Zumba maratoiagaz hasiko dituzte ekitaldiak, 12:00etan. Hainbat emakume dabiltza zumba ikastaroan, eta hortik sortu da ideia. Gero, poteoa egingo dute, eta, ostean, Ursula Donea elkartean bazkalduko dute –gaur, astelehena da izena emateko azken eguna–. “Andre guztiak animatzea espero dugu”, esan du Areitiok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!