'Natura Mañarian', aurtengo argazki lehiaketako gaia

Anboto 2015ko ots. 11a, 18:00

Udalak iragarri du dagoeneko aurtengo argazki lehiaketa. Martxoaren 2tik 27ra bitartean aurkeztu beharko dira argazkiak, eta lana egiteko gaia Natura Mañarian izango da. Beraz, herriko paisaia eta ondarea izango dira protagonista. Arauen arabera, argazki horiek gaur egungoak izango dira, otsailean egindakoak.


12 eta 17 urte bitartekoen atalean, 100 euroko txartel bat jasoko du irabazleak, eta, 18 urtetik gorakoen atalean, 200 eurokoa argazki onena ateratzen duenak. Udaleko Kultura Batzordeko presidenteak, eta zenbait argazkilarik eta artistak osatuko dute epaimahaia.

Apirilaren 13tik 30era erakusketan ipiniko dituzte argazkiak, eta irabazleak maiatzeko aste kulturalean iragarriko dituzte. Sari banaketa maiatzaren 17an egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!