Putzu septikoak husteko aukera eskaini dute

Anboto 2015eko otsailaren 9a

Herritar batzuk euren artean antolatu dira putzu septikoen husteaz arduratzeko. Izan ere, Ur Partzuergoak ezarritako prezioak gora egin du aurten, eta bizilagunak elkartuz gero,  merkeago irtengo dela uste dute. Iaz arte doan eskaintzen zuten zerbitzua, baina orduan kobratzen hasi ziren. Aurten, prezio publikoak oinarri, putzuen hustuketa bakoitza 220 euro kostako dela erabaki dute, eta, bat baino gehiago egin arren ere, prezioa ez da bajatuko.


Horren ordez, bizilagunak batu egin dira, eta enpresen aurrekontuak begiratu dituzte. Horrela merkeago irtengo dela-eta, interesdunei ekimenean parte hartzea proposatu diete. Mañariko Udalak bitartekari lanak egingo ditu, eta interesa duenak udaletxean eman behar du izena otsailaren 15a baino lehen.
Bestalde, bihar auzolanak egin behar zituzten Arrueta auzoan, baina, egunotako elurtearen ondorioz, atzeratzea erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!