Urritik daude idazkari kontu-hartzaile barik, eta Endika Jaio Mañariko alkateak Aldundia kritikatu du. Izan ere, Aldundiak du lanpostu hori betetzeko ardura. “Egoera txarrean gaude, Aldundiak ez daukalako lan-poltsa bat”, esan du Jaiok. Horren adibide da idazkari kontu-hartzailea ezarri arte ezingo dutela 2015eko aurrekontua onartu.