600 lagunek bisitatu dute dagoeneko Hontza natur zientzien museoa

Anboto 2015ko urt. 8a, 09:30
Huerta, museoan,eskuratu berri duen pieza garbitzen.

Hontza Durangaldeko Natur Zientzien Museoak 600 lagunen bisita jaso du dagoeneko, azaroaren 24an zabaldu, eta hilabete bi ere pasa ez direnean. Enrike Huerta museoko presidenteak adierazi du, “egin duen eguraldia ikusita, nahiko ondo” dagoela kopuru hori.  'Nautilus pompilus' espezieko fosil bat eskuratu berri dute Mañariko museoan.

Lagun-taldeak eta nagusien taldeak joan dira batez ere, eta udaberrirako eskola umeak etortzea aurreikusi du. Museoagaz batera, ikasleei herria ezagutzeko aukera eskaintzea ere aztertzen dabiltza museokoak. Astegunetan 17:00etatik 19:00etara dago zabalik, eta zapatu eta jaiegunetan goizez ere bai.

Beste pieza bat
Oskoldunak izeneko erakusketa martxan dago Hontza museoan, eta hemendik aurrera  beste fosil bat egongo da ikusgai. Izan ere, Donostiako Aquariumak Nautilus pompilius espezieko muskuilu bat eman dio dohaintzan. Muskuilu berezia da, kanpoko maskorra daroan bakarretakoa delako bere sailean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!