Zerbitzu kulturala edo soziala eskaintzeko ekipamenduei dagokienez, etxeen beheko lokaletan bi gune sortuko dituzte, eta beste handiago bat herrigunean. Beste espazio publiko bat ere jaioko da –plaza edo parkea izan daitekeena–, eta ekipamenduaren inguruan kokatuko da.
Herrian erroldatuen %20k hartu du parte galdeketan, eta Endika Jaio alkateak esan du aurreikuspen hobeak zeuzkatela. Baina uste du horrek ez diola zilegitasunik kentzen iritzi prozesuari. Planaren aurrerapena onartu, eta idazten hasiko dira 2015ean.