Martxan dago galdeketa

Anboto 2014ko aza. 24a, 13:14

Asteburuan hasi dira HAPOren inguruko botoa ematen mañariarrak. Momentuz 79 lagunek parte hartu dute, eta barikura arte egongo da iritzia emateko aukera udaletxean.

Hirigintza ikuspegitik herria zelan antolatu. Galdera horri erantzuten ibili dira Mañarian iaz hasitako partaidetza prozesuan. Oinarri bat eraiki dute, eta horren arabera sei eredu aurkeztu dituzte. Orain, herritarrei dagokie zein eredu duten gustukoen. Barikuan eta domekan ospatu zituzten botoa emateko lehenengo bi jardunaldiak, eta aste osoan zehar udaletxean ere egongo da aukera.

Herri galdeketaren emaitzak hurrengo astean emango ditu jakitera udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!