Mañariko baserri zaharrenetako bat bisitatuko dute gaur, zapatua

Anboto 2014ko urriaren 18a

Europako Ondare Jardunaldien harira, Mañariko historian murgilduko dira gaur. Herriko etxeak izango dituzte ardatz, atzera begirako bisita hori egiteko. Historiaurreko kobetan hasi, eta XX. mendera arte egondako garapena aztertuko dute, Belen Bengoetxea historialariaren eskutik. 17:30ean geratuko dira udaletxeko udalbatzar aretoan. Mañariko etxe zaharrenetako bat den Markue baserria bisitatuko dute, esaterako. Amaitzean, 19:30ean, organo kontzertua eskainiko du bertan Miriam Cepedak.


Bestalde, martitzenean Santa Ursula jaia ospatuko dute mañariarrek. Meza egingo dute 13:00etan, bazkaria 14:30ean, eta erromeria arratsaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!