Mañarian, pilotalekuko txandak alokatzeko deialdia egin dute

Anboto 2014ko urr. 8a, 13:19

Hilaren 24ra arte egin ahal dira txanden erreserbak; orduak aukeratzeko lehentasuna mañariarrek edukiko dute, ordezkariek azaldu dutenez.

Herriko pilotalekua alokatzeko aukera ematen du udalak, eta interesdunek eskaerak egiteko aukera daukate orain. Izan ere, urriaren 24ra arte egin ahalko dira txanden erreserbak. Orain arte pilotalekua erabili izan dutenek ere eskaera berritu beharko dute. Datozen sei hilabeteetarako balioko du eskaerak.

Herritik kanpokoek ere alokatu dezakete pilotalekua, pilotagaz lotura duten kirolak praktikatzeko. Baina orduak aukeratzerako orduan, lehentasuna mañariarrek edukiko dute. Orduko hamar euro ordaintzen dituzte erabiltzaileek. Interesdunek 946 818 998 telefonora deitu behar dute.

Birziklapen tailerra
Bestalde, datorren barikuan, hilaren 17an, birziklapen tailerra egingo dute Ecovidrioren eskutik. Beiraren birziklapenaz arduratzen den elkartea da Ecovidrio. 17:00etatik 19:00etara bitartean haurrentzako tailerrak egongo dira pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!