Ikasleei garraiorako laguntzak eskainiko dizkie Mañariko Udalak

Anboto 2014ko ira. 17a, 09:41

Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo unibertsitatean ikasten dabiltzan mañariarrek udalaren laguntza edukiko dute. Hain zuzen ere, ikastetxe horietara joateko hartu beharreko garraioa finantzatzen lagunduko die.

2013-2014 ikasturteari dagokio laguntza, eta ikasleek hilaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera.
Laguntza jaso ahal izateko, zenbait dokumentu eroatea eskatu dute arduradunek. Nortasun agiria, matrikula orria eta garraio gastuen ziurtagiria dira aurkeztu beharreko paperak. Gainera, laguntza beste administrazio publiko batean eskatu badute, horren fotokopia bat ere aurkeztu beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!