Herriko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte arratsaldean

Anboto 2014ko uztailaren 19a

Pilotazaleek hitzordua daukate gaur arratsaldean, Mañariko pilotalekuan. Izan ere, herriko pilota txapelketako partiduak jokatuko dituzte 17:00etatik aurrera. Herritarrak izango dira protagonista, eta hamar bat bikotek parte hartzea espero dute.

Jai Batzordeak antolatu du urtero ospatzen den txapelketa. Bihar kanporaketak jokatuko dira, eta finala jaien barruan izango da. Bihar, hamabi tantotara jokatuko dituzte neurketak, faseka, eta azkeneko bikote biek final horretara sailkatzea lortuko dute.


Finalak, Andra Mari egunez
Pilota txapelketako finala abuztuaren 15ean jokatuko da, Andra Mari egunean bertan. Eguerdiko 13:00etan hasiko da norgehiagoka, eta hor erabakiko da zeintzuk diren Mañariko pilotaririk onenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!