Abuztuaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Andra Mari jaiak. Jende guztiarentzako moduko jaiak antolatzen saiatzen direla esan dute batzordekoek. Aurreratu dutenez, 14an Gatiburen kontzertua egongo da, eta 16an Itziarren Semeak taldeak joko du.
Ate joka daude Andra Mari jaiak, hilabete eskas falta da. Jai Batzordeak landu du egitaraua, eta herritarren aurrean aurkeztu ere bai. Baina jaietan lan handia egin behar izaten da, eta herritarren laguntza eskatu du batzordeak. “Jai herrikoiak egiteko, herritarren partaidetza behar da”, adierazi du. Esaterako, txandak egiteko edo garbiketetarako laguntza behar da. Animatzen denak 616 332 296 telefonoan topatuko du informazioa.