Plater-tiro lehiaketa antolatu du Mugarrak

Anboto 2014ko ekainaren 28a

Mugarra Ehiza eta Arrantza Elkarteak plater-tiro lehiaketa antolatu du gaurko, 15:30etik aurrera, Garaitorreko landan, San Joan ermitaren ondoan. Egunean bertan egin daiteke izen-ematea 18:30era arte.

Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 25 euro. Irabazleen artean askotariko sariak banatuko dituzte, eta parte-hartzaile guztien artean eskopeta bat zotz egingo dute. Iaz 45 bat parte-hartzaile izan ziren, tartean Gipuzkoatik etorritako jendea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!