Izan ere, zapaturako parte-hartzaile guztiekin bazkaria egitea pentsatuta zeukaten, eta zita hori aprobetxatuko dute aurretik lan apur bat egiteko. Goizeko 08:00etan batuko dira, plazan, eta geratzen diren auzoetan beharra egingo dute. Hori nabarmendu du alkateak: “Falta diren auzoetan auzolanak egiteko deialdia zabaldu nahi dugu”.
Auzoen arteko jokoak
Auzolanen ostean, poteoa egingo dute, eta, gero, batera bazkalduko dute. Bertara, auzolanetakoez gainera, udalari boluntario gisa laguntzen dioten guztiak gonbidatuko dituzte. Arratsaldean, 17:00 aldera, jai giroagaz jarraitzeko ekimen bat asmatu dute; auzoen arteko jokoak egingo dituzte.