11:00etan zabalduko dute azoka. Diskoak, biniloak eta antzeko produktuak egongo dira ikusgai. 14:30ean herri bazkarian batuko dira, plazan. Sei euroan eskuragarri daude txartelak hurrengo tabernetan: Mañariko U2n eta Errekondon; Durangoko Intxaurren eta Arkarazon; eta Abadiñoko Abarketeruena tabernan. Arratsaldean kontzertuak izango dira Errekondo tabernan, Kruders eta Kaleko Urdangak taldeekin. Gauez, 22:30ean, Rat-Zinger, Suzio 13 eta Tres41 taldeek eskainiko dute emanaldia plazan. Amaitzeko, DJ bat egongo da U2 tabernan.