Hemeretzi postutan baserritarren produktuak egongo dira salgai eta hirutan loreak; horrez gainera, ahuntz azpigorrien erakusketa ere ipiniko dute ikusgai. Aurten, lehenengoz, animaliak plazan bertan egongo dira gainera. 14:00ak arte iraungo du gutxi gorabehera azokak.
Azokaren bueltarako beste hainbat ekintza prestatu dituzte. Adibidez, 12:30etik aurrera, okela pintxoak salduko dira bi euroan. Ibilaldiak, Gure Esku Dagok eta Goienerrek ere mahaiak jarriko dituzte. Pilotalekuan umeentzako jolasak eta EHNEren erakusketa ipiniko dituzte.