Potea kontainerrean sartzean, kontainerrak hutsik dagoen bat ematen du bueltan. Baina zenbaitek olioa edozein botilatan edo potetan uzten du kontainerraren kanpoaldean, eta bilketa zerbitzukoek ez dituzte botila horiek eramaten. Beraz, udalari garbigunera eroateko lana ekartzen dio horrek.