Endika Jaio alkateak adierazi du gai garrantzitsua dela, eta, horregatik, garrantzitsua izango dela herritarrak bilerara gerturatzea. Kanposantuan hobiratuta daudenen familiartekoekin berba egin gura dute hilerriaren egoeraz.
Iritziak elkarrekin partekatu, eta neurri batzuk aztertuko dituztela azaldu du Endika Jaiok. Etorkizunean obra batzuk egin beharko dira, baina, orain, behin-behineko neurriak hartuko dituzte.