Patinaje ikastaroa emango dute apirilean

Anboto 2014ko martxoaren 29a

Mañarian patinatzen ikasteko aukera edukiko dute, apirilean eskainiko duten ikastaro bati eskerrak. Hain zuzen ere, apirilaren 5ean eta 12an emango dituzte eskolak, goizeko 11:00etatik 12:30era bitartean. Leire Santeodoro ibiliko da ikastaroa dinamizatzen.

 

Ikastaroan parte hartu gura dutenek apirilaren 4a baino lehen eman behar dute izena udaletxean edo liburutegian. Udaletxean izen-emateko ordutegia 07:30etik 11:00etara izango da, eta liburutegian 15:00etatik 19:00etara. Bost urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute.


Babesgarriak behar dira
Antolatzaileek azaldu dute babesgarri guztiak eroan behar dituztela partaideek. Alde batetik, kaskoa, eta bestetik beulaunetako, ukondoetako eta eskumuturretako babesak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!