Kantu poteoa egingo dute berriro barikuan

Anboto 2014ko martxoaren 17a

Mañarian kantu poteoa egiteko ohitura hartu dute azkenaldian. Udaleko Kultura Sailetik proposatu zuten ekimena, herriko giroa sustatzeko asmoz. Hilean behin irteten dira kantu poteora, eta datorren barikuan ere, hilaren 21ean, ekimenagaz jarraituko dute.

 

Ainara Areitio zinegotziak azaldu du pozik daudela orain arte edukitako harreragaz: "Hilero-hilero parte hartzen dutenen kopurua handitzen doa". Otsaileko poteo girotuan 30 bat lagunek parte hartu zutela azaldu du.

Gainera, hasieran musikarien laguntzarik barik hasi ziren kantuan. Baina, azkeneko bietan txistulari baten eta panderojole baten laguntza eduki dute.

Barikurako hitzordua

Datorren barikurako hitzordua Herriko tabernan ipini dute, arratsaldeko 19:30ean. Handik tabernaz taberna joango dira giroa alaitzeko asmoz. Antolatzaileek bertaratzera animatu dituzte herritar guztiak, eta musika tresnarik edukiz gero, eroateko deia egin dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!