Euskal dantzen ikastaroa martxan ipini gura dute

Anboto 2014ko otsailaren 28a

Andra Mari elkarteak euskal dantzen inguruko ikastaroa antolatuko du datozen asteetan. Asmo horren berri eman du dantza taldeak, eta egitasmoa martxan ipini ahal izateko talde bat osatu beharko dute.

 

Gaur izango da lehenengo batzarra, eta bertatik talde bat irtetea espero dute. 19:30ean ipini dute batzarrerako hitzordua, udaletxean.

Elkartekoek azaldu dutenez, ekimenak herriko jaiekin lotura zuzena dauka; izan ere, ikastaroan irakatsiko dituzten dantzak andramarietako alardean eskainiko direnak izango dira. Beraz, dantza ikastaroan parte hartzen dutenek herriko jaietan dantza egiteko aukera edukiko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!