Bost ikastaro antolatu dituzte: Oinarrizko Interneta, Google Apps, Irudia eta soinua, Software librea eta Sare sozialak. Lehenengo bi ikastaroek hogei orduko iraupena edukiko dute, software librearen ingurukoak hamabi, eta gainerako biek hamalau. Ikastaro bakoitzaren egutegia zehaztu barik dago, baina ordutegi berbera edukiko dute guztiek, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago gura duenak udaletxeko 946 818 998 telefonora deitu dezake.