Jai batzordeak batzarra deitu du biharko

Anboto 2014ko ots. 10a, 08:00
Mañariko jai batzordea datorren martitzenean hasiko da aurtengo Andra Mari jaiak antolatzen.

 

Batzarrerako dei publikoa egin dute, eta gura duten herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera. Batzordearen hasiera edo aurkezpen lez erabaliko dute martitzeneko bilkura. Udaletxean elkartuko dira, 19:00etan. 

Antolaketan parte hartuko dutenek euren artean erabakiko dute zein egunetan batzartu aurrerantzean. Lehenengo aste birik behin batzartzen dira, eta jaiak hurreratu ahala astero.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!