Hurrengo fasean, alternatiba horiek erakusketa batean ipiniko dituztela azaldu dute, eta, aukerak ikusita, botoa emango dute gero mañariarrek. Udaletxean egingo dute eguenean azken tailerra, iluntzeko 19:00etan hasita.
Irailetik hona lanean
Irailean hasi ziren Plan Orokorra berrizteko prozesuagaz. Alkarregaz lelopean, udaleko alderdi biek bultzatu dute prozesua, eta parte-hartzailea izatea gura izan dute. Hainbat tailer egin dituzte azken hilabeteotan: diagnostikoa, balorazioa, herriko lurren ingurukoa eta proposamenak aurkeztekoa. Beraz, azken urratsa bakarrik falta da etorkizuneko Mañaria zelakoa izango den zehazteko bidean.