Aurrekonturako ideiak aztertuko dituzte

Anboto 2014ko urt. 10a, 08:30
Proposamenak zapatuan aztertuko dituzte, 11:00etan

Aurreko urteetan egin lez, Bilduko udal gobernuak era parte-hartzailean garatu gura du 2014rako udal aurrekontua. Endika Jaio alkateak adierazi du inbertsioetarako daukaten diruaren laurdena herritarren iritziaren arabera bideratuko dutela. Azaroan ideiak eta ekarpenak batzen hasi ziren herritarren artean, eta aukeratutako proposamen batzuk bihar aztertuko dituzte, 11:00etan, udaletxean.

Guztira hamaika izango dira proposamenak. Besteak beste, plazako haurren jolaslekua handitzea eta nagusientzako jokoak ipintzea aztertuko dute. Plazan autoak ez sartzeko piboteak ezartzea eta izotza sortzen den errepideetan lanak egitea ere badaude ideien artean.

 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!