40 lagunek eman dute izena azokarako

Anboto 2013ko abe. 1a, 08:48
Abenduaren 14an Mañarian ospatuko den bigarren eskuko azokarako 40 lagunek eman dute izena. Udaleko ordezkariek azaldu dute dagoeneko itxi dela izena emateko epea, eta partaide kopuruaren berri eman dute

Abenduaren 14an Mañarian ospatuko den bigarren eskuko azokarako 40 lagunek eman dute izena. Udaleko ordezkariek azaldu dute dagoeneko itxi dela izena emateko epea, eta partaide kopuruaren berri eman dute.

 

Iazko kopurua bikoiztu egin da; arrakasta eduki du ekimenak, antolatzaileek uste baino gehiagok eman du izena. Eta 40 parte-hartzaileetatik hiru izango dira mañariarrak. Abenduaren 14an ipiniko dituzte salgai bigarren eskuko gaiak, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean. Era guztietako produktuak salduko dituzte euren postuetan: arropak, liburuak, pelikulak, dekorazioko apaingarriak, jostailuak... Pilotalekuan egokituko dute bigarren eskuko azoka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!