Bigarren Eskuko Azokan izena emateko aukera

Anboto 2013ko aza. 20a, 08:33
Aurten ere egingo dute Mañarian Bigarren Eskuko Azoka. Abenduaren 14rako antolatuko du udalak ekimena, eta bertan saltzaile lez parte hartu gura dutenek badaukate dagoeneko izena emateko aukera. Azaroaren 30era arte apuntatu ahalko dira udaletxean edo liburutegian

Aurten ere egingo dute Mañarian Bigarren Eskuko Azoka. Abenduaren 14rako antolatuko du udalak ekimena, eta bertan saltzaile lez parte hartu gura dutenek badaukate dagoeneko izena emateko aukera. Azaroaren 30era arte apuntatu ahalko dira udaletxean edo liburutegian.

 

Aurreko edizioetan ez bezala, aurten, profesionalak ez direnek egindako materialak edo produktuak ere saldu ahalko dira azokan. Esate baterako, etxean egindako jantziak, bitxiak, jostailuak... Bere produktuaksaltzeko postua ipini gura duenak euro bi ordaindu beharko ditu izena ematerakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!