2014rako aurrekontuetarako proposamen bila

Anboto 2013ko aza. 12a, 14:30
Udalak aurtengo ereduari eutsi eta aurrekontu parte-hartzaileak garatuko ditu 2014rako. Hasi dira herritarren iritziak eta proposamenak batzen. Horretarako, fitxa batzuk banatu dituzte

Udalak aurtengo ereduari eutsi eta aurrekontu parte-hartzaileak garatuko ditu 2014rako

 

Prozesu hori hasi du dagoeneko, eta hasi da herritarren iritziak eta proposamenak batzen. Horretarako, fitxa batzuk banatu ditu, eta gura dutenek fitxa hori beteta egin ahalko dituzte ekarpenak. Udaletxean edo liburutegian entregatu beharko dira fitxak azaroaren 22a baino lehen. Gura duenak helbide elektronikoz ere bidali ditzake.

 

Proposamenak jaso eta gero, horiek aztertzeko talde bat sortuko dute herritar batzuekin eta teknikariekin. Bertan parte hartzeko deia ere egin dute. Hortik aurrera, zein proiekturi lehentasuna eman erabakiko dute. Udal batzordean landuko dute azkenik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!