Jaietako argazkien bideoa eskainiko dute hilaren 8an

Anboto 2013ko aza. 2a, 08:56
Mañariko Jai Batzordeak aurtengo jaietako argazkien proiekzioa eskainiko du hurrengo barikuan, hilaren 8an

Mañariko Jai Batzordeak aurtengo jaietako argazkien proiekzioa eskainiko du hurrengo barikuan, hilaren 8an.

 

Andramarietako ekitaldietan lau bat lagun ibili ziren argazkiak ateratzen, eta horiekin guztiekin bideo bat egin dute jaien antolatzaileek. Iluntzeko 20:00etan proiektatuko dute bideoa, udaletxeko bilkura aretoan. Gero, luntxa ere egongo dela azaldu dute.

 

Jaietan bizitako momentu onak gogoratzea da ekitaldiaren asmoa. Gainera, esan dute argazki horiek ez dituela jende askok ikusi. Beraz, horretarako aukera eman gura diete. Uste dute jendearen interesekoa dela; iaz ere egin zuten, eta aretoa bete zela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!