Euskal Jaiaren antolatzaileak, pozik

Anboto 2013ko urr. 23a, 10:29
120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza domekan

120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza domekan.

 

Joan zen domekan ospatutako Euskal Jaian 120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza. Mañariko Andra Mari elkarteak urte birik behin antolatzen du jaialdia, eta emaitzagaz pozik agertu dira. Eguraldi onagaz, giro aparta egon zela azaldu dute.

 

Durangaldeko zazpi dantza taldetatik etorri ziren ume eta gaztetxoak. Mañaria, Elorrio, Atxondo, Abadiño eta Durangoko taldeak izan ziren, eta guztira 120 dantzari batu ziren bertan. Arratsaldean egin zuten alardea, plazan. Egun osoko jaia izan zen. Dantzariak goizean heldu ziren Mañarira, eta herritarren etxeetan bazkaldu zuten. Euskal Jaiaren hurrengo edizioa urte bi barru ospatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!